Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2019

20. SAIOA (MARTXOAK 28)

Imagen
20. SAIOA (MARTXOAK 28) SAIOA Gaurko saioan gelara heldu gara eta Guggenheim museoaren ondora joan gara. Bertan inprobisazioarekin zerikusia duten hainbat dinamika egin ditugu: ·         1. Dinamika: ibiltzen hasi gara eta irakasleak esaterakoan, pertsona batekin agurtu behar izan gara. Ondoren bariable ezberdinak sartu ditu: lotsa bagenu bezala agurtu etab. ·          2. Dinamika: borobilean jarri gara eta kutxa bat dugula imajinatu behar izan dugu. Bertatik nahi dugun objektua atera dugu eta objektu honekin ibiltzen hasi gara. Irakasleak esandakoan bikoteka jarri eta bata besteari bere objektua eman behar izan dio, eramaten genituen objektu hau asmatu ondoren. Hau birritan egin dugu. ·          3. Dinamika: egoerak sortu behar izan ditugu. Irakasleak talde bakoitzari egoera bat esan dio eta hori adostu ostean besteen aurrean egin dugu. Gero, talde guztiei egoera b...

19. EGUNA (MARTXOAK 27)

Imagen
19. EGUNA (MARTXOAK 27) SAIOA              Saio honetan "Clara y su sombra" liburuan lantzen diren gai ezberdinekin zerikusia dituzten jarduerak prestatuta ekarri behar izan ditugu. Binaka zein hirunaka prestatu genituen eta gaur bikote bakoitzak bere jarduera azaldu eta praktikara eraman du. .-El miedo y la sombra gaian, itzalekin "Clara y su sombra" liburua egiteko esan diegu ikasleei. Horretarako klasea hasi baino lehen fokoak eta musika (beldurrezkoa) prestatu dugu. Hau itzalek beldurra ematen ez dutela konturatzeko egin dugu. .-Sexualitatea. Begiak estalirik gelatik mugitzen hasi gara. Irakasleak esandakoan binaka jarri gara bestea nor den jakin gabe. Bata besteari masajea eman diogu eta honen ostean egon garen pertsona nor den asmatu behar izan dugu. Behin begiak irekita zelan sentitu garen komentatu dugu gure bikotekidearekin. .-Errespetua eta sekretua. Gai hau lantzeko pista batzuk bilatu behar izan ditugu eta bertan zeuden mez...

18. EGUNA (MARTXOAK 25)

Imagen
18. EGUNA (MARTXOAK 25)              SAIOA Saio honetan Tyrell familia bisitatu dugu eta familia honen laguntza lortzeko froga final bat egin behar izan dugu. Segni Mossia landu dugu gaurko klasean. Gertakaria aktibatzeko joko bi egin ditugu: .-Zapia eta haizea: pertsona bakoitzak zapi bat hartu du eta klasetik hau mugitzen joan da. Irakasleak silbatoa jotzean beste kide batekin zapia aldatu eta hau beste modu batez astindu behar izan du. .-Energia pasatzea: binaka jarri gara. Pertsona bat zapiarekin egon da mugimenduan eta irakasleak esandakoan energia pasatu diogu gure bikotekideari. Hau launaka eta talde handian egin dugu. Dinamikarekin bukatzeko talde osoa borobilean jarri gara eta energia ahoaren bitartez edo pisu handia zuela imaginatuz borobilaren puntu batetik bestera pasatu dugu, supergaitasuna bagenu moduan. Horren ondoren marrazketarekin jarraitu dugu. Lehenengo binaka jarri gara orri eta errotulagailu batekin...

17. EGUNA (MARTXOAK 21)

Imagen
17. EGUNA (MARTXOAK 21)                SAIOA Saio honen hasieran zalantzak eta aurreko klaseari buruzko erreflexioa egin dugu.  Hori egin eta gero, dinamika bat egin dugu. Irakasleak ipuin bat kontatu du eta bertan gertazten ziren ekintzak egiten joan gara. Amaitzeko, binaka jarri gara eta "Clara y su sombra" ipuinean agertzen diren gaiak lantzeko dinamikak sortu behar izan ditugu. Bikote bakoitzak gai bat aukeratu du eta honekin zerikusia duten bi dinamika sortu ditugu, hurrengo egunean klasean egiteko. Aukeratzeko zeuden gaiak hurrengoak izan dira: el miedo y la sombra, la sexualidad del adulto y del menor, respeto a la infancia (secretos), autoestima y autoconcepto, juego simbólico, genitalidad y placer, las llaves y el cuidado. HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.) Gaurko klasea oso lasaia iruditu zait batez ere zalantzak argitzeko saioa bezala ikusi dudalako. Honegatik gustora egon naiz t...

16. EGUNA (MARTXOAK 20)

Imagen
16. EGUNA (MARTXOAK 20)                SAIOA Gaur, euskal dantzak landu ditugu. Klasera heldu gara eta zaindaria kartzelatuta zegoela ikusi dugu. Horregatik, Jon Nievek prestatu dituen bideo batzuk ikusi behar izan ditugu froga batzuk egiteko eta horrela, zaindaria liberatzeko. Zaindaria liberatzeko Jon Nievek azaldu dizkigun pausuak jarraitu behar izan ditugu. Horretarako ordenagailuan zeuden hainbat dokumentu irekitzen joan gara eta bertan jartzen zuena egiten. Lehenengo dokumentuan txulalai dantza egin behar izan dugu. Bigarrenean, pista bat topatu eta bertan jartzen zuena denok batera ozen esan. Ondoren, taldeka jarri gara eta dokumentuan ateratzen ziren euskal dantzen artean (zapatagin dantza, marmutx, zazpi jauzi, san petrike, txapeloaz, esku dantza...) bat aukeratu behar izan dugu talde bakoitzeko. Gero hau entsaiatu dugu eta talde bakoitzak aukeratutakoa gainontzeko ikasleen aurrean dantzatu du. Bukatzen joateko, talde guzti...

15. EGUNA (MARTXOAK 14)

Imagen
15. EGUNA (MARTXOAK 14)                SAIOA Gaurko saioan Tully familiako kultura landu dugu, perkuzioa. Lehenengo aktibazio moduan bideo bat ikusi dugu gaia zeri buruz doan jakiteko. Ondoren, erritmo korporala lantzeko beste bideo bat ikusi dugu eta bideo honetan egin behar ziren soinuak (eskuak, hatzamarrak, hankak... erabilita) egin ditugu. Honen ostean taldeka jarri gara eta aurreko bideoaren soinua kontuan izanda erritmo korporal bat asmatu behar izan dugu. Gero beste bideo bat ikusi dugu baina honetan erritmo aldaketak egin ditugu eta taldean jarrita horrelako bat asmatu behar izan dugu (toraxa, hatzamarrak, eskuak, hankak... erabiliz). Honekin jarraituz, materialekin (makilak, teniseko pilotak, kuadernoak, kutxak...) beste erritmo bat asmatu behar izan dugu. Amaitzeko froga finala egiten saiatu gara. Irakasleak musika bat jarri digu eta hori kontuan izanik materialarekin edo materialarik gabe azken erritmoa sortu behar iz...

14. EGUNA (MARTXOAK 13)

Imagen
14. EGUNA (MARTXOAK 13)                  SAIOA Saio honetan Garaitza izeneko asoziazio bateko kideak etorri dira. Hiru egunetan zehar ipuin motorrari buruzko jarduerak egingo ditugu haiekin. Gaur, lehenengo haurren abusuei buruzko hitzaldi bat jaso dugu. Bertan abusu infantila zer den, motak, honi buruzko estereotipoak edota gezurrak diren gauzak argitu dizkigute. Hau egin ostean, "Clara y su sombra " izeneko liburua irakurri dugu. Liburu hau lehen hitz egin dugunarekin erlazionatuta egon da. Saioarekin amaitzeko, liburua orriz orri irakurri dugu eta hauetariko bakoitzean umeekin irakasle moduan landu behar genituzkeen kontzeptuan azaldu dizkigute. HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.) Gaur jaso dugun hitzaldia irakasle bezala nahiko erabilgarria dela uste dut. Ni badakit umeen inguruan abusuak gertatzen direla, baina gaur ohartu naizen ehunekoak ez nekizkien eta asko kezkatu nau. Hitz...

14. SAIOA (MARTXOAK 11)

Imagen
13. EGUNA (MARTXOAK 11) SAIOA Saio honetan soka saltoa landu dugu eta Martell familiarengana joan gara laguntza eskatzera.  Lehenengo soka saltoari buruzko bideo bat ikusi dugu. Honen ostean sokekin hainbat ariketa desberdin egin ditugu: Semaforoa (beroketa). Gimnasiotik lau kono jarri dira erronbo forma eginez eta talde bakoitzak kono batean jarri da. Irakasleak esaterakoan saltoka hasi gara eta semaforoa berde dagoela esan duenean, kono batetik bestera aldatu behar izan gara. Horrela behin eta berriz. Soka laburrarekin banaka jarri gara eta salto egiteko era bat sortu behar izan du bakoitzak. Salto egiteko modua beste ikasle batekin konpartitu dugu eta gero beste bikote batekin. Launaka geundenean bakoitzak bere salto egiteko era azaldu du eta bakoitzak salto egiteko lau modu desberdin jakin behar izan ditu egiten. Soka luzeak. Futbitoko zelaian zehar lau soka jarri ditugu eta bakoitzean bi pertsona sokari emateko. Zelaia hainbat modu desberdinetan gurut...

13. EGUNA (MARTXOAK 7)

Imagen
13. EGUNA (MARTXOAK 7) SAIOA Saio honetan zehar sormenari buruz hitz egin dugu. Power point baten bitartez, sormenaren kontzeptua eta zertarako balioko duen azaldu digu irakasleak. Honetaz aparte sormena garatzeko metodologia ikusi dugu eta sormena lantzeko hainbat dinamika eta galdera egin digu irakasleak: Bi bideo ikusi ditugu. Hauek ikusi ostean bideo bakoitzarekin zer ikusia duten bi hitz asmatu behar izan ditugu eta hauek batzen dituen marrazki bat egin. Dinamika hau binaka egin dugu. Galderak bikoteka pentsatzeko: ¿cúal sería tu superpoder más inútil?, ¿Cúal sería tu eslogan si fueras un producto?, Si te dijeran que eres inmortal y no te castigarían por lo que hicieras, ¿que es lo primero que harías?, ¿Qué le dirías a tu yo de dentro de 20 años?  Amaitzeko sormenari buruzko bi bideo ikusi ditugu.   https://www.youtube.com/watch?v=mmBYow-kabw&index=2&list=PL2sHI4JlXU_LEUPbIJCEgIyvOCuLCDDPD https://www.youtube.com/watch?v=empwedzWl0...

12. EGUNA (MARTXOAK 6)

Imagen
12. EGUNA (OMARTXOAK 6) SAIOA Saio honetan Arryn familiarekin jarraitzen dugu. Lehenengo segurtasun arauak birpasatu ditugu: erortzeko moduak, pisu jartzeko leku segurua… Jarduerak:          Korrontea lortu: joko honen helburua ordenagailua pizteko korrontea lortzea izan da gertakaria edukitzeko. Horretarako talde bakoitzak kono batean jarri da. Kono bakoitzak korronte bat da. Irakasleak zenbaki bat esan behar du eta esaten duen zenbakiaren arabera kopuru hori akrosport figura bat egin behar izan du. Horren ostean, korronte bat lortuko dugu eta korrontez aldatu beharko gara. Korronte guztietan akrosport figurak egin ondoren korrontea lortu izan dugu.               Trantsizioak landu ditugu.               Akrosport figura zailak egin ditugu.         Froga finala: akrosport figurak eta trantsizioak konbinatu behar izan ditugu eta klasearen a...

11. EGUNA (MARTXOAK 4)

Imagen
11. EGUNA (MARTXOAK 4) SAIOA Hasieran akrosport-ari buruzko bideo bat ikusi dugu eta power point batean zer den eta honetan ikasleak izan ditzaketen rol desberdinak azaldu ditu irakasleak. Aktibazio jolasa egin dugu. Honen helburua irakasleak esan dituen letren itxura egitea izan da, banaka, binaka, hirunaka edo launaka. Honen ostean hitz bat esan du eta hitz horretan agertzen diren hizkiak egin behar izan ditugu ikasle guztiok gorputza erabiliz. Ondoren, koltxonetak hartu ditugu eta erortzeko teknika ezberdinak frogatu ditugu (atzerantz jausita eskuarekin lurrean kolpea eman,aurrerantz jausita eskuekin lurra kolpatu gorputza babesteko, judoko itzulipurdia eta atzeranzko itzulipurdia). Amaitzeko taldeka jarri gara eta banakako, binakako, hirunakako, launakako eta bosnakako akrosport itxurak egin ditugu. HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.) Gaur egindako saioa DBHn egindakoaren oso antzekoa iruditu zait eta as...

10. EGUNA (OTSAILAK28)

Imagen
10. EGUNA (OTSAILAK 28) SAIOA Saio hau teorikoa izan da. Lehenengo Dantzari buruzko power point bat ikusi dugu. Honen barnean, dantza hezkuntzan, honen ezaugarriak, estereotipoak eta osagaiak (gorputza, espazioa eta denbora) ikusi ditugu. Honen ostean, Al andalus proiektu interdisziplinarra Artxandape ikastolan nola antolatu zuten azaldu du eta amaitzeko kahoot bat egin dugu. Honen bitartez, orain arte klaseetan ikusitakoa birpasatu eta edukiak landu ditugu. Kahoot-a taldeka egin dugu. Talde bakoitzak lortu duen puntuazioaren arabera, talde bakoitzari X puntu eman zaizkio.   HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.) Gaurko saio teorikoa etorkizunerako nahiko erabilgarria iruditu zait, baina nire ustez dantzari buruzko informazioa oso azkar eta gainetik ikusi dugu. Proiektu interdisziplinarra saio honetan eman dugun gauza interesgarriena iruditu zait. Etorkizunean nire ikasleekin honelako proiektuak egitea nahiko nuke, zenbat eta geh...

9. EGUNA (OTSAILAK 27)

Imagen
9. EGUNA (OTSAILAK 27) SAIOA Saio honetan itzalarekin jolastu dugu eta gamifikazioarekin jarraitu dugu. Gaur, Lamnister familiakoen lurraldera joan gara eta Tirio, tropak iparraldera bidaltzeko egin behar duguna azaldu digu. Hurrengo dinamikak egin ditugu gaurko klasean: ·         Eskuak: eskuak eta argia erabiliz itzalaren bitartez animaliak egin behar izan ditugu, horretarako lehenengo guk asmatutakoak egin ditugu. Honen ostean, bideo tutorial bat ikusi, eta animali hauek itzalaren bitartez nola egiten diren ikasi dugu. ·         Titereak: material ezberdinak (papera, artaziak, uztaila, pilotak…) eta argia erabiliz, itzalaren bitartez figurak edota ipuin txikiak egin behar izan ditugu. ·         Gorputza: argia eta bakoitzaren gorputza erabilita forma desberdinak sortu behar izan ditugu itzalaren bitartez. Hauek egin ostean teknik...