11. EGUNA (MARTXOAK 4)
11. EGUNA (MARTXOAK 4)
SAIOA
Hasieran akrosport-ari buruzko bideo bat ikusi
dugu eta power point batean zer den eta honetan ikasleak izan ditzaketen rol
desberdinak azaldu ditu irakasleak.
Aktibazio jolasa egin dugu. Honen helburua
irakasleak esan dituen letren itxura egitea izan da, banaka, binaka, hirunaka
edo launaka. Honen ostean hitz bat esan du eta hitz horretan agertzen diren
hizkiak egin behar izan ditugu ikasle guztiok gorputza erabiliz.
Ondoren, koltxonetak hartu ditugu eta erortzeko
teknika ezberdinak frogatu ditugu (atzerantz jausita eskuarekin lurrean kolpea
eman,aurrerantz jausita eskuekin lurra kolpatu gorputza babesteko, judoko
itzulipurdia eta atzeranzko itzulipurdia).
Amaitzeko taldeka jarri gara eta banakako,
binakako, hirunakako, launakako eta bosnakako akrosport itxurak egin ditugu.
HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)
Gaur egindako saioa
DBHn egindakoaren oso antzekoa iruditu zait eta asko gustuko izan dut. Saioa
bukatzen joan ahala zailtasun maila altuagoaren falta nabaritu dut, ariketa errazak
egin ditugula uste dut.
Lehen hezkuntzako
umeekin lantzeko oso interesgarria iruditu zait. Umeekin lantzean uste dut
segurtasun aholkuekin saio oso bat prestatzea ondo egongo litzatekeela. Askotan
irudiak baino ez dute egin nahi baina ulertu behar dute mina ez egitea oso
garrantzitsua dela eta “kantsinoak” izan behar garela kontu honekin.
Akrosportari ez zaio
behar den garrantzia ematen eta horregatik ez da asko lantzen. Nire ustez oso
baliagarriak diren saioak prestatu daitezke, batez ere gaitasun motorra,
autoestimua handiagotu, ikasleen arteko talde-lana, komunikazioa eta bakoitzak
dituen mugak gainditzeko.
Amaitzeko, esan behar
dut etorkizunean umeekin horrelako saioak prestatzerakoan musika jarriko niekeela
asko motibatzen duelako.
GALDERAK
AIREAN
Umeren bat irakasleak proposatutako ariketa batean mina hartzen
badu eta gurasoek kexatzen badira, zer gerta daiteke?
Comentarios
Publicar un comentario