14. SAIOA (MARTXOAK 11)


Resultado de imagen de martell juego de tronos escudo13. EGUNA (MARTXOAK 11)

SAIOA

Saio honetan soka saltoa landu dugu eta Martell familiarengana joan gara laguntza eskatzera. 

Lehenengo soka saltoari buruzko bideo bat ikusi dugu. Honen ostean sokekin hainbat ariketa desberdin egin ditugu:

  • Semaforoa (beroketa). Gimnasiotik lau kono jarri dira erronbo forma eginez eta talde bakoitzak kono batean jarri da. Irakasleak esaterakoan saltoka hasi gara eta semaforoa berde dagoela esan duenean, kono batetik bestera aldatu behar izan gara. Horrela behin eta berriz.
  • Soka laburrarekin banaka jarri gara eta salto egiteko era bat sortu behar izan du bakoitzak. Salto egiteko modua beste ikasle batekin konpartitu dugu eta gero beste bikote batekin. Launaka geundenean bakoitzak bere salto egiteko era azaldu du eta bakoitzak salto egiteko lau modu desberdin jakin behar izan ditu egiten.
  • Soka luzeak. Futbitoko zelaian zehar lau soka jarri ditugu eta bakoitzean bi pertsona sokari emateko. Zelaia hainbat modu desberdinetan gurutzatu dugu (soka saltatu gabe baina azpitik pasatzen, salto bat eginez, 360 graduko saltoa eginez...).
  • Horren ondoren soka bi gurutzatuta eta soka bi gurutzatu gabe baina batera, salto egiten saiatu gara. 
  • Saioarekin amaitzeko froga finala egin dugu. Denbora baten buruan saioan zehar landutakoa errepasatu behar izan dugu baina ez digu denborarik eman. Taldeko norbaitek sokarekin trabatzen bazen berriro hasi behar izan gara.

HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)

Saio hau nahiko egokia iruditu zait lehen hezkuntzan egiteko baina hainbat gauza aldatuko nituzke.

Alde batetik, saio oso batean soka saltora aritzea nekagarri izan daitekela uste dut, horregatik saioaren erdian sokak erabiliz harrapaketa jolas bat sartuko nuke eta gero berriro salto egitera bueltatu. Beste aldetik, bi soka luzerekin batera salto egitean, denbora gehiago emango nioke jarduera honi ikasleek normalean egiten ez duten ekintza delako eta gainera motibagarria delako. Gainontzeko salto egiteko moduak baino zailagoa denez denbora gehiago behar da beste jarduerekin konparatuz.

Sentsazioei dagokionez esan behar dut, momentu batzuetan nahiko estatiko egon naizela eta horrek txarto sentiarazi nauela. Taldeko jarduera batzuetan ilaran jarri behar izan gara eta nire txanda heltzen zen arte itxaron behar nuen. Etorkizunean ikasle asko eta soka luze asko izatekotan talde gehiago egingo nituzke.




Comentarios

Entradas populares de este blog

24. SAIOA (APIRILAK 8)

12. EGUNA (MARTXOAK 6)