19. EGUNA (MARTXOAK 27)
19. EGUNA (MARTXOAK 27)
SAIOA
Saio honetan "Clara y su sombra" liburuan lantzen diren gai ezberdinekin zerikusia dituzten jarduerak prestatuta ekarri behar izan ditugu. Binaka zein hirunaka prestatu genituen eta gaur bikote bakoitzak bere jarduera azaldu eta praktikara eraman du.
.-El miedo y la sombra gaian, itzalekin "Clara y su sombra" liburua egiteko esan diegu ikasleei. Horretarako klasea hasi baino lehen fokoak eta musika (beldurrezkoa) prestatu dugu. Hau itzalek beldurra ematen ez dutela konturatzeko egin dugu.
.-Sexualitatea. Begiak estalirik gelatik mugitzen hasi gara. Irakasleak esandakoan binaka jarri gara bestea nor den jakin gabe. Bata besteari masajea eman diogu eta honen ostean egon garen pertsona nor den asmatu behar izan dugu. Behin begiak irekita zelan sentitu garen komentatu dugu gure bikotekidearekin.
.-Errespetua eta sekretua. Gai hau lantzeko pista batzuk bilatu behar izan ditugu eta bertan zeuden mezuak deskodifikatu. Gero mezua ozen irakurri eta horren inguruan erreflexionatu dugu.
.-Autoestima / erresilentzia: irakasleek paper bat eman digute ikasle bakoitzari. Bertan niri buruzko bi gauza positibo eta negatibo bat idatzi behar izan dugu. Hau egin ondoren, papera guztiak erdian utzi eta berriro banatu dira. Orain, tokatu zaigun pertsonari bi gauza positibo eta negatibo bat idatzi diegu. Amaitzeko pertsonna bakoitzak bere papera hartu du.
.-Jolas sinbolikoa. Binaka jarri gara. Bikotekide batek txanpon bat bere gorputzetik izkutatu du eta besteak hau aurkitu behar izan du. Gero rol aldaketa egin da eta amaitzeko zelan sentitu garen esan diogu bata besteari.
.-Genitalitatea / Plazerra. Binaka jarri gara eta masajea emon diogu bata besteari bi pilota erabilita.
.-Giltzak. Binaka jarri gara eta bata besteari bizkarrean egindakoarekin transmititu nahi izan dion emozioa asmatu behar izan du.
.-Zaintza. Banaka lurrean etzanda jarri gara begiak itxita, eta arnasean pentsatu behar izan dugu, ondoren, prozesu bera errepikatu dugu baina arnasean baino beste gai batean pentsatu behar izan dugu.
Saioarekin bukatzeko, borobilean jarri gara eta saioari buruz erreflexionatu dugu. Gurekin zegoen pertsona, proba gainditu dugula esan digu eta jardueren feedback-a eman digu.

HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)
Gaurko saioa denetarik izan du. Jarduera batzuetan, giltza eta zaintza gaiarekin zerikusia izan dutenak adibidez, aspergarriak iruditu zaizkit. Jarduera batzuk beste batzuk baino prestatuagoak egon direla nabaritu dut. Beste jarduera batzuetan gustura egon naiz baina gaiarekin zerikusia ez dutela konturatu naiz adibidez, sexualitatearen dinamikarekin.
Etorkizunean interesgarria izango litzateke umeei gai baten inguruan jolasak prestatzeko eskatzea. Gerta daiteke batzutan erlazio hori ondo ez egitea baina guk hori bideratzeko egongo ginateke. Gaiak errezak izan beharko lirateke eta, haientzat modu egoki eta aproposean azalduta.

Comentarios
Publicar un comentario