14. EGUNA (MARTXOAK 13)
14. EGUNA (MARTXOAK 13)
Saio honetan Garaitza izeneko asoziazio bateko kideak etorri dira. Hiru egunetan zehar ipuin motorrari buruzko jarduerak egingo ditugu haiekin.
Gaur, lehenengo haurren abusuei buruzko hitzaldi bat jaso dugu. Bertan abusu infantila zer den, motak, honi buruzko estereotipoak edota gezurrak diren gauzak argitu dizkigute. Hau egin ostean, "Clara y su sombra " izeneko liburua irakurri dugu. Liburu hau lehen hitz egin dugunarekin erlazionatuta egon da. Saioarekin amaitzeko, liburua orriz orri irakurri dugu eta hauetariko bakoitzean umeekin irakasle moduan landu behar genituzkeen kontzeptuan azaldu dizkigute.
HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)
Gaur jaso dugun hitzaldia irakasle bezala nahiko erabilgarria dela uste dut. Ni badakit umeen inguruan abusuak gertatzen direla, baina gaur ohartu naizen ehunekoak ez nekizkien eta asko kezkatu nau. Hitzaldia entzuten nuen bitartean amorrua eta lotsa sentitu dut. Askotan gure gizartean horrelako gauzak gertatzen direla badakizkigu baina modu sakon batean azaltzen dizuten arte ez zara guztiz kontziente.
Hitzaldiaren momentu batean umeen babesari buruz hitz egin dute, nire ustez ez da komeni umeak gehiegi babestea. Nire ustez umeak bizitzan estropetzu egin behar du hainbat aldiz gauzak nola egin behar diren ikusteko. Honekin ez dut esan nahi zerbait txarto egiten duenean txalo bat eman behar diegula, ezta gehiegi babestu behar ditugula. Honekin esan nahi dut bi muturren arteko oreka puntua aurkitu behar dugula guraso zein irakasle bezala umeei ahal diegun irakaskuntza onena eta seguruena emateko.
Amaitzeko, esan nahi dut haurra abusu sexualetatik igarotzen ari den jakiteko eman dituzten indikadoreak ez nekizkiela eta nahiko interesgarria iruditu zaizkidala. Irakasle izateko prestatzen ari garenok horrelako hitzaldi edo jarduera gehiago behar ditugula uste dut, eta baita ere txarla ematera etorri diren profesional gehiago. Batez ere, etorkizunean umeei hezkuntza eta gizarte seguruago bat eskaini ahal izateko.
Comentarios
Publicar un comentario