12. EGUNA (MARTXOAK 6)


12. EGUNA (OMARTXOAK 6)


SAIOA


Saio honetan Arryn familiarekin jarraitzen dugu.

Lehenengo segurtasun arauak birpasatu ditugu: erortzeko moduak, pisu jartzeko leku segurua…

Jarduerak:

  •         Korrontea lortu: joko honen helburua ordenagailua pizteko korrontea lortzea izan da gertakaria edukitzeko. Horretarako talde bakoitzak kono batean jarri da. Kono bakoitzak korronte bat da. Irakasleak zenbaki bat esan behar du eta esaten duen zenbakiaren arabera kopuru hori akrosport figura bat egin behar izan du. Horren ostean, korronte bat lortuko dugu eta korrontez aldatu beharko gara. Korronte guztietan akrosport figurak egin ondoren korrontea lortu izan dugu.
  •              Trantsizioak landu ditugu.
  •              Akrosport figura zailak egin ditugu.
Resultado de imagen de transiciones de acrosportResultado de imagen de transiciones de acrosport
  •        Froga finala: akrosport figurak eta trantsizioak konbinatu behar izan ditugu eta klasearen aurrean egin.



HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)


Gaurko saioa aproposa iruditu zait umeekin lantzeko, figurak aurreko egunekoak baino zailagoak izan direlako. Zailtasun maila bat izatean umeek erronka bat bezala ikusten dute eta gehiago motibatuko liratekeela uste dut. Gainera taldeko akrosport itxurak erakargarriagoak dira banakakoak baino.

Ikasle moduan oso gustura sentitu naiz, batez ere pinua egiteko gai ez naizela uste nuelako eta egin ahal dudala ikusi dudalako. Askotan ez dakigu gauza bat egiteko gai garela egiten dugun arte eta hau atoestimua eta motibazioa areagotu dezake ikasleengan.

GALDERAK AIREAN

Ez ditut

Comentarios

Entradas populares de este blog

14. SAIOA (MARTXOAK 11)

24. SAIOA (APIRILAK 8)