20. SAIOA (MARTXOAK 28)


20. SAIOA (MARTXOAK 28)

SAIOA

Resultado de imagen de museo bubengein bilbaoGaurko saioan gelara heldu gara eta Guggenheim museoaren ondora joan gara. Bertan inprobisazioarekin zerikusia duten hainbat dinamika egin ditugu:

·      1. Dinamika: ibiltzen hasi gara eta irakasleak esaterakoan, pertsona batekin agurtu behar izan gara. Ondoren bariable ezberdinak sartu ditu: lotsa bagenu bezala agurtu etab.

·        2. Dinamika: borobilean jarri gara eta kutxa bat dugula imajinatu behar izan dugu. Bertatik nahi dugun objektua atera dugu eta objektu honekin ibiltzen hasi gara. Irakasleak esandakoan bikoteka jarri eta bata besteari bere objektua eman behar izan dio, eramaten genituen objektu hau asmatu ondoren. Hau birritan egin dugu.

·         3. Dinamika: egoerak sortu behar izan ditugu. Irakasleak talde bakoitzari egoera bat esan dio eta hori adostu ostean besteen aurrean egin dugu. Gero, talde guztiei egoera berdina eman die baina hauek emozio desberdinekin egin behar izan ditugu. Talde bakoitza egoera hori tokatu zaien emozioarekin antzeztu ostean gainontzeko taldeek, zein emozio irudikatu duten asmatu behar izan dute.

·         4. Dinamika: froga finala. Irakasleak ikasle bakoitzari paper zati bat banatu dio. Bertan informazio bat agertzen da, bakoitzak izango dena. Informazio horren ondoan zenbaki bat ateratzen da eta horren arabera, uztail batzuekin eginiko borobil batean kokatu gara. Denok kokatuta geundenean, bat zenbakiari paper bat eman dio irakasleak eta hau ozen irakurri du. 30 segundoro pertsona bat hil egin da, horrela bat gelditu arte. Helburua zenbat eta pertsona kopuru handiena bizirik geratzea zen baina guztiak hil dira bat izan ezik, beraz froga ez dugu gainditu.

Honen ostean uztailak jaso eta denok batera unibertsitatera bueltatu gara.

HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)

Gaurko saioa berezia izan da, gimnasioa edo gela ez den espazio batean egin dugulako. Jarduerak egin ditugun eremura heldu garenean gogotsu sentitu naiz, ohituta ez nagoen situazio batean nengoelako. Etorkizunean ikasleekin desmotibatuta ikusten ditugunean egiteko oso aproposa iruditzen zait, horrela motibazioa lortuko genuke. Ikaragarri gustatu zait, irakasleak beste ikasle bat balitz bezala jardun duela. Hau da, egoerak azaldu baino lehen irakasleak antzezpen txiki bat egin digu adibide moduan eta hau umeei gustatu ahal zaie eta batez ere motibagarria izan daiteke haientzat.

Saioan zehar gustura sentitu naiz, inprobizatzaile ona naizela uste dudalako eta antzeztea gustuko dudalako. Dena den, froga finalean oso urduri jarri naiz, ez dut jolasa ulertu eta oraindik ulertu gabe jarraitzen dut.

Saio honen ostean sortu zaidan zalantza hurrengoa da:
  • Aproposa izango litzateke froga finalean eginiko jarduera lehen hezkuntzan aurrera eramatea? Hau galdetzen dut niri nahiko zaila eta korapilatsua iruditu zaidalako.

Comentarios

Entradas populares de este blog

14. SAIOA (MARTXOAK 11)

24. SAIOA (APIRILAK 8)

12. EGUNA (MARTXOAK 6)