16. EGUNA (MARTXOAK 20)

16. EGUNA (MARTXOAK 20)

              

SAIOA
Gaur, euskal dantzak landu ditugu.

Resultado de imagen de euskal dantzakKlasera heldu gara eta zaindaria kartzelatuta zegoela ikusi dugu. Horregatik, Jon Nievek prestatu dituen bideo batzuk ikusi behar izan ditugu froga batzuk egiteko eta horrela, zaindaria liberatzeko.

Zaindaria liberatzeko Jon Nievek azaldu dizkigun pausuak jarraitu behar izan ditugu. Horretarako ordenagailuan zeuden hainbat dokumentu irekitzen joan gara eta bertan jartzen zuena egiten.

Lehenengo dokumentuan txulalai dantza egin behar izan dugu. Bigarrenean, pista bat topatu eta bertan jartzen zuena denok batera ozen esan. Ondoren, taldeka jarri gara eta dokumentuan ateratzen ziren euskal dantzen artean (zapatagin dantza, marmutx, zazpi jauzi, san petrike, txapeloaz, esku dantza...) bat aukeratu behar izan dugu talde bakoitzeko. Gero hau entsaiatu dugu eta talde bakoitzak aukeratutakoa gainontzeko ikasleen aurrean dantzatu du. Bukatzen joateko, talde guztiek prestatu duten dantza irakatsi behar izan dituzte gainontzeko ikasleei. Eta amaitzeko, froga final bezala, Jon Nievek eskatutako dantza bat (txapeloaz) egin behar izan dugu zaindariaren aurrean.



HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)

Gaurko saio oso interesgarria iruditu zait. Txikitatik ohituta gaude irakasleak esaten duena egitera (irakaskuntza tradizionala). Gaur aldiz, bideoak ikusita egin dugu klasea eta modu diferente eta erakargarria dela uste dut, batez ere umeek errutinatik ateratzen direlako. Askotan irakasleak gai konkretu batzuei buruz ez dauka informazio nahikorik eta horrelako saioak prestatzea irtenbide ezinhobea iruditzen zait. Etorkizunean umeekin egiteko oso aproposa iruditu zait.

Bukatzeko esan nahi dut, talde bakoitzak dantza mota batean zentratu denean musika ezberdinak zeudela eta nahiko deseroso sentitu naizela. Horregatik, saioaren atal hau egiteko gela desberdinak erabiliko nituzke. Hau ez ezik oso gustora egon naiz gaurko klasean


Comentarios

Entradas populares de este blog

14. SAIOA (MARTXOAK 11)

24. SAIOA (APIRILAK 8)

12. EGUNA (MARTXOAK 6)