18. EGUNA (MARTXOAK 25)
18. EGUNA (MARTXOAK 25)
Saio honetan Tyrell familia bisitatu dugu eta familia honen laguntza lortzeko froga final bat egin behar izan dugu. Segni Mossia landu dugu gaurko klasean.
Gertakaria aktibatzeko joko bi egin ditugu:
.-Zapia eta haizea: pertsona bakoitzak zapi bat hartu du eta klasetik hau mugitzen joan da. Irakasleak silbatoa jotzean beste kide batekin zapia aldatu eta hau beste modu batez astindu behar izan du.
.-Energia pasatzea: binaka jarri gara. Pertsona bat zapiarekin egon da mugimenduan eta irakasleak esandakoan energia pasatu diogu gure bikotekideari. Hau launaka eta talde handian egin dugu. Dinamikarekin bukatzeko talde osoa borobilean jarri gara eta energia ahoaren bitartez edo pisu handia zuela imaginatuz borobilaren puntu batetik bestera pasatu dugu, supergaitasuna bagenu moduan.
Horren ondoren marrazketarekin jarraitu dugu. Lehenengo binaka jarri gara orri eta errotulagailu batekin. Lehenengo pertsona batek orria margozten hasi da eta irakasleak esandakoan errotulagailua bikotekideari eman diogu eta bera jarraitu du margotzen. Hau hirutan egin ondoren gelako marrazkiak gimnasio erdian jarri ditugu aztertzeko.
Honekin lotuta, 8 pertsonako taldeak egin eta talde bakoitzak orri handi bat hartu du (mural bat egiteko modukoa). Leku desberdinetatik (baina muralaren aldeetatik hasita) pertsona bat marrazten hasi da eta denbora baten barruan beste toki batetik beste kide bat jarraitu du. Horrela amaitu arte. Amaitu dugunean marraztutakoa aztertu dugu eta prozesu berdina errepikatu dugu baina erditik hasita.
Amaitzen joateko aurreko ariketaren antzekoa egin dugu baina orain horma batean jarri dugu murala eta txandak errespetatuz, begiak itxita genituela orri handia margotu dugu. Aurrekoetan bezala margotu duguna aztertu dugu.
Froga finala baino lehen emozioen dinamika egin dugu. 8 pertsonako taldeetan jarri gara eta orri handi bat 5 zatitan banatu dugu. Irakasleak jarri duen abesti bakoitzeko mural zati bat margotu behar izan dugu. Zati guztiak marraztu ostean mural guztiak aztertu ditugu.
Froga finalean banaka jarri gara paper eta margo batekin. Entzun dugun abestiaren arabera margoztu dugu eta gainontzeko ikaskideekin, ikasle bakoitzak marraztu duenarekin, zerbait sortu behar izan dugu. Froga ez dugu gainditu marrazki bakoitzari esanahi bat eman diogulako eta hori ez da Segni Mossiaren oinarria. Honen arabera askatasunez margotu behar da. Ez da zerbait zehatz margotu behar baizik eta gauza abstraktuak margotu daitezke, ez du zertan esanahi konkretu bat izan behar eta guk marrazki ezberdinei zentzua bilatzen saiatu gara.
HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)
,
Gaurko saioari dagokionez ez zait bat ere dinamikoa iruditu.Saioaren hasieran energiaren dinamikan oso ondo pasatu dut, umoretsua den ikaskide batekin jarri naizelako eta biok gogoak jarri ditugulako. Baina talde handiago batean jartzerakoan haserretu egin naiz gainontzekoek ez zutelako ezer egiten, geldirik zeuden eta energia pasatzerako orduan Mikelek eta biok soilik jarri ditugu gogoak. Hortik aurrera pixka bat desmotibatuta egon naiz saioa bukatu arte.
Horrelako saio bat egingo banu lehenengo mailan egingo nuke, horrelako dinamikek konplexutasunik ez dituztelako. Gainera, bigarren zikloko ikasleentzako aspergarria izango litzatekeela uste dut, adin hauetan jolas konpetitibo edo kooperatiboak nahiago dituztela uste dut. Jolasak konplexutasun maila altuagoa duenean erronka bezala hartzen dute eta gogo handiagoekin jarduten dira.
Comentarios
Publicar un comentario