9. EGUNA (OTSAILAK 27)



9. EGUNA (OTSAILAK 27)

SAIOA


Saio honetan itzalarekin jolastu dugu eta gamifikazioarekin jarraitu dugu. Gaur, Lamnister familiakoen lurraldera joan gara eta Tirio, tropak iparraldera bidaltzeko egin behar duguna azaldu digu.

Resultado de imagen de lannister familia

Hurrengo dinamikak egin ditugu gaurko klasean:

·        Eskuak: eskuak eta argia erabiliz itzalaren bitartez animaliak egin behar izan ditugu, horretarako lehenengo guk asmatutakoak egin ditugu. Honen ostean, bideo tutorial bat ikusi, eta animali hauek itzalaren bitartez nola egiten diren ikasi dugu.

Resultado de imagen de sombras con las manos

·        Titereak: material ezberdinak (papera, artaziak, uztaila, pilotak…) eta argia erabiliz, itzalaren bitartez figurak edota ipuin txikiak egin behar izan ditugu.

Resultado de imagen de sombras titeres

·        Gorputza: argia eta bakoitzaren gorputza erabilita forma desberdinak sortu behar izan ditugu itzalaren bitartez.

Resultado de imagen de sombras con el cuerpo

Hauek egin ostean teknika bakoitzaren bideoak ikusi ditugu.

Amaitzeko, froga finalean irakasleak Juego de Tronosekin zerikusia zuen bideo bat jarri digu eta ikusitakoa oinarri izanda, horren errepresentazio bat egin behar izan dugu, itzalen bitartez, gorputza eta material ezberdinak erabilita.


HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)

Saio hau egin bitartean konturatu naiz Lehen Hezkuntzako umeentzako nahiko aspergarria dela. LH-ko umeak zer egin ez badakite eta irakasleak argibideak ematen ez badie, hauek aspertuta bukatuko dute. Nire ustez, umeei zerbait erakargarria eskaini behar diegu.

Nik etorkizunean irakaslea izango banintz, eskuekin itzalak egiteko argibideak erakustean, gutxi batzuk bakarrik egiteko eskatuko nieke. Animali askok egiteko modua erakusten badiegu oso zaila izango da itxura guztiez akordatzea. Lehenengo haien animalia gustukoenak zeintzuk diren (orokorrean) galdetu, eta hauek egiteko eskuen posisioa soilik irakatsiko nieke.

Titereen kasuan, antzeko zerbait sentitu dut. Nik irakasle moduan, ikasleei metodo hau erabiltzeko teknikak irakatsiko nieke. Horrela, oinarri bat izango lukete ipuin laburrak sortzeko. Eta hau egin eta gero, nik errepresentatu beharko luketen ipuina esango nieke, adibidez, hiru txerrikumeak.

Etorkizunean izango ditudan ikasleekin metodo hauek landu baino lehen hauetarako erabili behar diren teknikak irakatsiko nieke (objektuen tamaina aproposa, hurbiltasuna eta urruntasunarekin jolastu…).

Amaitzeko esango dut froga finalean errepresentatu behar izan dugun bideoa ez dela bat ere aproposa LHko ikasleentzako. Hau errepresentatzea ezinezkoa izango litzateke haientzako oso zaila baita. Horregatik bideo errazagoren bat jarriko nieke, adibidez, ipuinen bat.

GALDERAK AIREAN

Gorputz hezkuntzarako saio oso batean horrelako ariketak etengabe egitea komeni da? Hau galdetzen dut ariketa hauetariko batzuetan ikasleak ez delako asko mugitzen.




Comentarios

Entradas populares de este blog

14. SAIOA (MARTXOAK 11)

24. SAIOA (APIRILAK 8)

12. EGUNA (MARTXOAK 6)