10. EGUNA (OTSAILAK28)


10. EGUNA (OTSAILAK 28)
SAIOA

Saio hau teorikoa izan da. Lehenengo Dantzari buruzko power point bat ikusi dugu. Honen barnean, dantza hezkuntzan, honen ezaugarriak, estereotipoak eta osagaiak (gorputza, espazioa eta denbora) ikusi ditugu.

Honen ostean, Al andalus proiektu interdisziplinarra Artxandape ikastolan nola antolatu zuten azaldu du eta amaitzeko kahoot bat egin dugu. Honen bitartez, orain arte klaseetan ikusitakoa birpasatu eta edukiak landu ditugu. Kahoot-a taldeka egin dugu. Talde bakoitzak lortu duen puntuazioaren arabera, talde bakoitzari X puntu eman zaizkio.

 Resultado de imagen de DANZA DE NIÑOS


HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)

Gaurko saio teorikoa etorkizunerako nahiko erabilgarria iruditu zait, baina nire ustez dantzari buruzko informazioa oso azkar eta gainetik ikusi dugu.
Proiektu interdisziplinarra saio honetan eman dugun gauza interesgarriena iruditu zait. Etorkizunean nire ikasleekin honelako proiektuak egitea nahiko nuke, zenbat eta gehiago hobeto. Alde batetik, ikasketa aktiboa, kooperatiboa eta esanguratsua lortzen delako eta beste aldetik, ikasleen motibazioa eta arreta lortzen dugulako. Nire ustez ikasleek modu dinamikoan ikasten dutenean, eta irakaskuntza tradizionaletik kanpo daudenean, haientzat oso motibagarria da normaltasunetik ateratzea eta hori ikasketa esanguratsua lortzera eraman gaitzake.
Ni etorkizunean irakaslea banintz “Al andalus” proiektua bezalakoak prestatze saiatuko nintzateke. Adibidez, autonomia erkidego desberdinekin zerikusia duen proiektu bat.
Amaitzeko, esan nahi dut Kahoot-a oso erabilgarria iruditzen zaidala umeekin emango ditudan edukiak birpasatzeko.

GALDERAK AIREAN

Kahoota ebaluatzeko baliagarria izango litzateke?


Comentarios

Entradas populares de este blog

14. SAIOA (MARTXOAK 11)

24. SAIOA (APIRILAK 8)

12. EGUNA (MARTXOAK 6)