13. EGUNA (MARTXOAK 7)


13. EGUNA (MARTXOAK 7)



SAIOA

Saio honetan zehar sormenari buruz hitz egin dugu. Power point baten bitartez, sormenaren kontzeptua eta zertarako balioko duen azaldu digu irakasleak. Honetaz aparte sormena garatzeko metodologia ikusi dugu eta sormena lantzeko hainbat dinamika eta galdera egin digu irakasleak:

  • Bi bideo ikusi ditugu. Hauek ikusi ostean bideo bakoitzarekin zer ikusia duten bi hitz asmatu behar izan ditugu eta hauek batzen dituen marrazki bat egin. Dinamika hau binaka egin dugu.
  • Galderak bikoteka pentsatzeko: ¿cúal sería tu superpoder más inútil?, ¿Cúal sería tu eslogan si fueras un producto?, Si te dijeran que eres inmortal y no te castigarían por lo que hicieras, ¿que es lo primero que harías?, ¿Qué le dirías a tu yo de dentro de 20 años? 
Resultado de imagen de superpoderes inutiles

Amaitzeko sormenari buruzko bi bideo ikusi ditugu.


  •  https://www.youtube.com/watch?v=mmBYow-kabw&index=2&list=PL2sHI4JlXU_LEUPbIJCEgIyvOCuLCDDPD
  • https://www.youtube.com/watch?v=empwedzWl0c
  • https://www.youtube.com/watch?v=IXdj_0Xphyw
  • https://www.youtube.com/watch?v=AW-bTuBA5rU





HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)

Saio teoriko honen ostean, ikasleak gauzak asmatzeko edo sortzeko orduan libreak izan behar direla konturatu naiz, hau da, askatasuna eman behar diegu haiek nahi dutena egiteko. Adibidez, umeei zerbait marrazterakoan, gauza hori nola marraztu behar duten azaltzen badiegu, modu hori bakarrik ezagutuko dute hori egiteko. Aldiz, nahi duten erara marrazten badute, modu ezberdinak deskubritu ditzakete haien kabuz eta gainera dibertigarriagoa egingo zaie inork ez dielako instrukziorik ematen.  


Saio honen bitartez ikasi dut, sormena lantzen eta garatzen den gauza bat dela. Umeek sormena ez badute eta hau irakasle moduan lantzen ez badugu dagoen bezala geldituko da, horregatik ikasleekin landu beharreko gaia da sormena.


GALDERAK AIREAN


Sormena lantzeko etapa desberdinak daude ikaslearen adinaren arabera? Sormenari buruzko ariketa ezberdinak lantzen dira lehenengo eta bigarren zikloan? Zer ezaugarri ditu bakoitzak?

Comentarios

Entradas populares de este blog

14. SAIOA (MARTXOAK 11)

24. SAIOA (APIRILAK 8)

12. EGUNA (MARTXOAK 6)