15. EGUNA (MARTXOAK 14)

15. EGUNA (MARTXOAK 14)

              

SAIOA


Resultado de imagen de tully familia escudo juego de tronosGaurko saioan Tully familiako kultura landu dugu, perkuzioa. Lehenengo aktibazio moduan bideo bat ikusi dugu gaia zeri buruz doan jakiteko. Ondoren, erritmo korporala lantzeko beste bideo bat ikusi dugu eta bideo honetan egin behar ziren soinuak (eskuak, hatzamarrak, hankak... erabilita) egin ditugu.

Honen ostean taldeka jarri gara eta aurreko bideoaren soinua kontuan izanda erritmo korporal bat asmatu behar izan dugu. Gero beste bideo bat ikusi dugu baina honetan erritmo aldaketak egin ditugu eta taldean jarrita horrelako bat asmatu behar izan dugu (toraxa, hatzamarrak, eskuak, hankak... erabiliz). Honekin jarraituz, materialekin (makilak, teniseko pilotak, kuadernoak, kutxak...) beste erritmo bat asmatu behar izan dugu.

Amaitzeko froga finala egiten saiatu gara. Irakasleak musika bat jarri digu eta hori kontuan izanik materialarekin edo materialarik gabe azken erritmoa sortu behar izan dugu, hau lortu ez dugun arren.


HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)

Gaur klasean landutako perkuzio gaia, lehen hezkuntzan lantzeko ondo iruditzen zait. Gertatzen dena da, horrelako jardueretan nahiko torpea ikusten dudala nire burua eta horregatik, gaur pixka bat inaktiboago egon naiz klasean. Egia da niri ondo ematen ez zaidan gauza bat dela baina hau ez da arrazoia nire etorkizuneko ikasleei horrelako jarduerak ez eskaintzeko. Beraz, orain erreflexioa egiten dudan bitartean pentsatzen hari naiz hurrengo klasean behar den arreta mantenduko dudala. 
Resultado de imagen de paula rojo con vaso
Ni, Irlandan egon nintzenean perkuzio jarduera bat egin genuen eta nahiko dibertigarria iruditu zitzaidan, batez ere, erritmoa pegadizoa zelako. Abestia Paula Rojorena izan zen, eta ikasleekin egiteko aproposa iruditzen zait. 



  • https://www.youtube.com/watch?v=8NZ_l8Z9R4c
  • https://www.youtube.com/watch?v=UWhCejqb02w
Resultado de imagen de goazen filmaAmaitzeko, uste dut, etorkizunean umeei gaur izandako saio bat proposatzerako orduan, komenigarria izango litzatekeela motibatzen duen zerbait egitea. Burura etorri zait Goazen filmaren bideo zati bat jartzea, non irakasleak ikasleei gorputz eta material desberdinekin musika egin daitekeela azaltzen dien. Hau ondo egon daitekeela iruditzen zait lehen hezkuntzako ikasle gehienak Goazen telesaila ikusten dutelako eta motibagarria izan daitekeelako haientzat.
  • https://www.youtube.com/watch?v=wGDc4E7xFlo

Comentarios

Entradas populares de este blog

14. SAIOA (MARTXOAK 11)

24. SAIOA (APIRILAK 8)

12. EGUNA (MARTXOAK 6)