Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2019

8. EGUNA (OTSAILAK 25)

Imagen
8. EGUNA (OTSAILAK 25) SAIOA Saioaren hasieran Bam of Thronsera ongietorria egin digu zaindariak. Sarrera moduan maparen zein eremutan gauden esan digu (Baratheon familia) eta gaurko helburua azaldu du. Helburu hori lortzeko amaieran desafio bat lortu behar dugula esan du. Honekin batera zaindariaren sorpresa jaso dugu (20 pts exp) jokalari bakoitzak. JOLASAK:       Ezagupen jolasa: borobilean jarri gara eta ikasle bakoitzak bere izenarekin batera keinu bat egin behar izan du. Banan banan gainontzekoek egiten zutena ikusten joan gara eta aurrekoek egindakoa errepikatu behar izan dugu, borobil osoko kide batek bertan dauden izen eta keinu guztiak errepikatu arte.       Baieztapen jolasa: lehenengo banaka jarri gara. Pertsona bakoitzak berari buruzko zerbait positibo eta horrekin zerikusia duen keinu bat pentsatu behar izan du. Ondoren binaka jarri gara eta gure bikoteari asmatu duguna erakutsi diogu. Behin hori eginda, bikote...

7. EGUNA (OTSAILAK 21)

Imagen
7. EGUNA (OTSAILAK 21) SAIOA Saio honetan, lehenengo Gorputz Adierazpena eta Komunikazioaren programazioa ikusi dugu. Gero, Ikasgai egun batzuetan zehar eramango duen dinamika azaldu du. Horretarako gamifikazioa erabili du irakasleak. Honetarako bideo bat ikusi dugu Juegos de Tronos-ri buruz. Classroom-en kontu bat ireki dugu eta Classcraft aplikazioa deskargatu dugu. Ikasleok taldeka jarri gara eta ikasle bakoitzak, aplikazioan bere pertsonaia sortu du. https://www.youtube.com/watch?v=3LZlsEPECgc (Gamifikazioari buruzko bideoa) https://alud.deusto.es/mod/url/view.php?id=436372 (Juego de tronosri buruzko bideoa) HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.) Ondo iruditu zait landu beharreko edukiak modu ludiko baten bitartez egitea (gamifikazioa). Etorkizunean nire ikasleekin egingo banu, gamifikazioa denok ulertzeko ahalegina egingo nuke. Gaur adibidez gaia ulertzea zaila egin zait, ez nuelako serie hori ikusi. Honen ondorioz pixka bat a...

6. EGUNA (OTSAILAK 21)

Imagen
6. EGUNA (OTSAILAK 21) SAIOA Saio hau klasean egin dugu. Bertan, lehenengo teoriarekin hasi gara eta honen ostean jarduera edo dinamika batzuk egin ditugu. Gorputz Adierazpena eta Komunikazioari buruzko kontzeptualizazioa, honen bilakaera historikoa eta komunikazio ez berbala ikusi dugu. Ondoren,  Gestalt  dinamika egin dugu. Honetan pertsona bat hitz egiten egon da eta beste bat entzuten. Entzuten duena begiak itxita eta atentzioa jarri behar izan du. Honek hitz egiten duena, zein tonu erabiltzen duen, denbora, erritmoa, abiaduran… fijatu behar izan da. Ariketa honen bidez paralinguistika landu dugu. Amaitzeko  erregulazio emozionala  landu dugu. Banakako dinamika izan da. Ikasle bakoitzak bere tokian zegoelarik begiak itxita, irakasleak esaten zuena egin behar zuen. Honek, gorputzeko atalak tentsioan jartzeko ariketak deskribatu ditu, gorputz osoa erlaxatzeko. Hori egin eta gero begiak pixkanaka pixkanaka ireki ditugu. HAUSNARKETAK (sai...

5. EGUNA (OTSAILAK 20)

5. EGUNA (OTSAILAK 20) SAIOA Saio honen helburua antzerkiaren egitura ikustea izan da. Klasearen hasieran irakasleak argibide batzuk eman ditu honi buruz. Jarduerak:       Mahai jokoak: a.     Story cubs: jolas honetara jolasteko hainbat modu daude baina guk bakarra erabili dugu. Taldeka geundelarik, ikasle bakoitzak dado bi hartu ditu. Dadoak lehenengo bota dituen ikasleak historia baten hasiera asmatu du atera diren bi irudiekin. Istorioaren hasiera bukatu ostean, hurrengo ikasleak dadoak bota ditu eta aurreko ikaskidea hasi duen istorioa jarraitu behar izan du. Prozesu hau behin eta berriz jarraitu dugu istorioa bukatu arte. b.     Si señor oscuro: taldeko ikasle batek kartak banatu ditu (lau pertsona bakoitzeko). Honen ostean ikasle batek istorio bat hasi du. Gainontzekoek nahi dutenean karta bat bota dezake eta bota duenak    (karta horretan agertzen den irudia) istorioa jarraitu behar izan du aurreko...

4. EGUNA (OTSAILAK 18)

Imagen
4. EGUNA (OTSAILAK 18) SAI OA Klase hau gimnasioan egin dugu. Kontzientzia eta erregulazio emozionala landu dugu. Terapia Gestalt-a korronte psikologiko bat da eta honekin kontzientzia lantzeko teknika ezberdinak egin ditugu. Hiru dinamika edo jolas egin ditugu: "Darse cuenta" (Awaraness): dinamika honen barnean lau momentutan banatu da:        .- Gimnasiotik mugitzen joan gara eta norbaitekin gurutzatzean agurtu behar izan dugu. Klasekidea agurtu ostean, agurrarekin nola sentitu garen (gustora bai ala ez, eroso edo deseroso egon garen, tentsioa sumatu dugun ala ez...) pentsatu behar izan dugu. Hau behin eta berriz errepikatu behar izan dugu.       .- Hemen ere gimnasiotik mugitu behar izan gara eta irakasleak esan duenean, bikoteka jarri gara. Honetan, nire bikotekidearekin begietara begiratu behar izan gara.     .- Honetan, aurrekoan egin dugun berdina egin dugu baina pertsonen artean distantzia gutxiago zegoen. ...

3. EGUNA (OTSAILAK 14)

3. EGUNA (OTSAILAK 14) SAIOA Klase hau, ikasgai honetan izandako lehen klase magistrala izan da eta irakasleak teoria ikusteko erabili du gehienbat. Klasearen denbora gehiena, emozioen inguruko teoria ikusten eman dugu. Klasearen bigarren zatian, ariketa praktiko lasai batzuk egin ditu, ikasgelan bertan, teorian aipatutakoa ikusteko. Bi ariketa praktiko desberdin egin ditugu. Lehena taldekako antzerki txiki bat izan da. Irakasleak egoera bat deskribatzen zuen papertxo bat eman digu eta ondoren guk ikasgelaren aurrean, paper horretan idatzita zegoena antzeztu behar genuen hitzik erabili gabe. Bigarren ariketa, banakako ariketa izan da. Ariketa hau hasi aurretik ikasle bakoitzak nola sentitzen zen idatzi behar zuen paper batean. Kasu honetan ikasle bakoitzan begiak itxita minutu bat zenbatu behar zuen bere buruan eta hau lortzean eskua altzatu eta arbelera begiratu ea kronometroarekin bat datorren ikusteko berak zenbatutakoa. Bigarren saiakera bat egin dugu baina kasu ho...