5. EGUNA (OTSAILAK 20)
5. EGUNA (OTSAILAK 20)
SAIOA
Saio honen helburua antzerkiaren egitura ikustea izan da. Klasearen hasieran irakasleak argibide batzuk eman ditu honi buruz.
Jarduerak:
- Mahai jokoak:
a. Story cubs: jolas honetara jolasteko hainbat modu daude baina guk bakarra erabili dugu. Taldeka geundelarik, ikasle bakoitzak dado bi hartu ditu. Dadoak lehenengo bota dituen ikasleak historia baten hasiera asmatu du atera diren bi irudiekin. Istorioaren hasiera bukatu ostean, hurrengo ikasleak dadoak bota ditu eta aurreko ikaskidea hasi duen istorioa jarraitu behar izan du. Prozesu hau behin eta berriz jarraitu dugu istorioa bukatu arte.
b. Si señor oscuro: taldeko ikasle batek kartak banatu ditu (lau pertsona bakoitzeko). Honen ostean ikasle batek istorio bat hasi du. Gainontzekoek nahi dutenean karta bat bota dezake eta bota duenak (karta horretan agertzen den irudia) istorioa jarraitu behar izan du aurrekoa esandakoa kontuan izanda.
c. Spoiler: taldeko kide batek karta bat hartu du. Karta horretan pelikula baten izena eta horri buruzko informazioa ematen du. Taldekidea karta hori irakurri du eta horretan oinarrituz gainontzekoek antzeztu dugu berak esandakoa.
- Erase una vez: taldeka jarri gara. Irakasleak hainbat karta eman digu (pertsonaia, lekua, objektua, aspektua eta esaldi bat) talde bakoitzari eta eman digun kartekin antzerki bat egin behar izan dugu.
- Erregulazio emozionala (masajea): saio honekin bukatzeko bikoteka jarri gara eta masaje bat eman diogu elkarri baloi batekin. Lehenengo bata masajea eman du eta bestea jaso, eta gero rol aldaketa egon da.
Masajearen inguruko gomendioak:
·
Hartzailea:
o
Saiatuko da gorputza erlaxatzen. Horretarako begiak ixtea laguntzen du.
o
Arnasketa erritmo lasaia mantenduko du.
o
Beharrezkoa ez bada ez du hitz egingo.
o
Masajistarengan konfiantza izango du.
·
Emailea (Masajista):
o
Azkazalak motzak izango
ditu.
o
Masajea emateko eskuak igurtziz berotuko
ditu.
o
Hartzailearekiko kontaktua ez du sekulan galduko. Gutxienez esku bat beti
hartzailea ukitzen izango du.
o
Masajea
patxadaz emango du.
o
Masajea eman behar ez duen zonaldea estaliko
du.
o
Hartzailearekiko errespetu osoa mantenduko
du. Ez dio ez minik ez eta gustuko
ez dituen masajerik emango.
o
Zalantza izatekotan hartzaileari galdetuko dio ondo egiten ari den edo
eta gustura dagoen.
o
Masajea emateko eraztunak, eskuturrekoak eta ordulariak kenduko ditu.
·
Giroa:
o
Masajea eman behar dugun aretoan isiltasuna mantentzen saiatuko gera.
Izatekotan musika lasaigarri bat
erabili dezakegu.
o
Aretoan argi leuna eta tenperatura
epela izaten ahaleginduko gera.
·
Olioa:
o
Olioaren eginkizun nagusia masajistaren
eskuek hartzailearen gorputzean ondo
irristatzea da. Edozein landare olio erabili daiteke. Olioa ez bada krema
erabili dezakegu edota “Nivea” krema erabil dezakegu.
o
Olioa edo krema ez da zuzenean hartzailearen gorputzean ematen. Olioa emaileak bere
eskutan ematen du eta hauek igurtziz berotu egiten ditu. Ondoren hartzailearen
gorputzean zabaltzen joango da.
·
Toaila:
o
Masajea lantzerakoan toaila bat ekarriko dugu. Olioa garbitzeko eta masajea jaso behar
ez duten zonaldeak estaltzeko.
HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)
Etorkizunean umeekin honelako saioak prestatu beharko banitu, lehenengo Story Cubes moduko jolasekin hasiko nintzateke. Ondoren antzerki motzekin jarraituko nuke eta amaitzeko antzerki luzeekin. Honetarako maila baxuagoak diren jarduerekin hastea komenigarria da gero konplexuagoak direnetara pasatzeko.
Horrelako jolasak monitoretza ikasi nuenean egin nituen, beraz, jada ezagutzen nituen.
GALDERAK AIREAN
Ez ditut.
Comentarios
Publicar un comentario