3. EGUNA (OTSAILAK 14)
3. EGUNA (OTSAILAK 14)
SAIOA
Klase hau, ikasgai honetan izandako lehen klase magistrala izan da eta irakasleak teoria ikusteko erabili du gehienbat. Klasearen denbora gehiena, emozioen inguruko teoria ikusten eman dugu. Klasearen bigarren zatian, ariketa praktiko lasai batzuk egin ditu, ikasgelan bertan, teorian aipatutakoa ikusteko.
Bi ariketa praktiko desberdin egin ditugu. Lehena taldekako antzerki txiki bat izan da. Irakasleak egoera bat deskribatzen zuen papertxo bat eman digu eta ondoren guk ikasgelaren aurrean, paper horretan idatzita zegoena antzeztu behar genuen hitzik erabili gabe.
Bigarren ariketa, banakako ariketa izan da. Ariketa hau hasi aurretik ikasle bakoitzak nola sentitzen zen idatzi behar zuen paper batean. Kasu honetan ikasle bakoitzan begiak itxita minutu bat zenbatu behar zuen bere buruan eta hau lortzean eskua altzatu eta arbelera begiratu ea kronometroarekin bat datorren ikusteko berak zenbatutakoa. Bigarren saiakera bat egin dugu baina kasu honetan 90 segundu zenbatu behar ziren.
Azkenik, hirugarren saiakera bat egin dugu baina kasu honetan irakasleak kronometroa kendu du, beraz ezin genuen asmatu dugun ala ez ikusi.
Hau bukatzean ikasle bakoitzak berriro nola sentitzen zen idatzi behar izan du lehengo paperean.
HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsasioak, ondorioak, etab.)
Ez nintzen klase honetara joan fisioa izan nuelako, beraz ikaskide bati eskatutako saio da goian idatzitakoa. Saio honetan egon ez naizen arren garrantzia itzela ematen diot momentu oro ikasleei zelan dauden galdetzean. Askotan umeekin egiten ditugun dinamikak haien iritzia edo sentipenak kontuan hartu gabe egiten ditugu eta hau ez dago ondo. Ezinbestekoa da ikasleak jarduerak egiterakoan sentitzen duena ezagutzea, horrela guk irakasle moduan gure saioak bideratzeko orduan argiago izango dugu haiek nahiago dituzten jarduerak.
Comentarios
Publicar un comentario