8. EGUNA (OTSAILAK 25)
8. EGUNA (OTSAILAK 25)
SAIOA
Saioaren hasieran Bam of Thronsera ongietorria egin digu zaindariak. Sarrera moduan maparen zein eremutan gauden esan digu (Baratheon familia) eta gaurko helburua azaldu du. Helburu hori lortzeko amaieran desafio bat lortu behar dugula esan du. Honekin batera zaindariaren sorpresa jaso dugu (20 pts exp) jokalari bakoitzak.
JOLASAK:
- Ezagupen jolasa: borobilean jarri gara eta ikasle bakoitzak bere izenarekin batera keinu bat egin behar izan du. Banan banan gainontzekoek egiten zutena ikusten joan gara eta aurrekoek egindakoa errepikatu behar izan dugu, borobil osoko kide batek bertan dauden izen eta keinu guztiak errepikatu arte.
- Baieztapen jolasa: lehenengo banaka jarri gara. Pertsona bakoitzak berari buruzko zerbait positibo eta horrekin zerikusia duen keinu bat pentsatu behar izan du. Ondoren binaka jarri gara eta gure bikoteari asmatu duguna erakutsi diogu. Behin hori eginda, bikotekideen artean bata besteari keinuak egin dizkiote, pertsona bakoitzaren gauza positiboak kontuan izanda. Honekin batera beste keinu batzuk egin ditugu gauza negatiboetan pentsatuz. Amaitzeko taldeka jarri gara eta prozesua errepikatu dugu.
- Konfiantza jolasa: hemen gidariak eta gidatuak egon dira. Gidatuak begiak itxi dituzte. Jolas honen helburua pertsona gidatua ondo sentitzea izan da. Ikasle gidatu guztiek begiak itxi dituzte eta gidari bat agur bat egin behar izan dio bizkarrean. Gidariak pertsona gidatua gidatu behar izan du eta denbora baten ostean agurra errepikatu dio eta honen ostean, gidariak klasearen eremu batera joan da. Gidatuak begiak ireki ditu eta asmatu behar izan du nor izan den bere gidaria.
- Distentzio jolasa: bi talde egon dira. Talde bat mounstroak izan dira eta bestea zombiak. Mounstroak futbol zelaiaren alde batean egon dira eta zombiak bestean. Irakasleak esaterakoan, bi taldeak erdira joango dira eta bertan daudela beldurra ematen saiatuko dira bata besteari. Hori egin eta gero, talde bakoitzak adostutako “harri, orri, har” aukeratu eta honen itxura gorputzarekin egin dute. Honen arabera irabazleak besteak harrapatu behar izan dituzte. Harrapatuak zirenak beste taldera pasatu behar izan dira eta hau horrela izan da talde bat irabazi duen arte.
- Amaierako froga: erregeak iparraldera tropak bidaltzeko gure jokoak dibertigarriak iruditu behar izan zaizkio. Horretarako irakasleak froga batzuk egiteko esaten joan da eta hauek 6 minututan egin behar izan ditugu. Klase osoan zehar landutako jolasak azken froga honetan oso labur errepikatu behar izan ditugu. Ariketa honen bitartez lotsa, konfiantza etab landu dugu oso azkar.
Saio honekin amaitzeko jokalari bakoitzari puntuak banatu dizkio zaindariak eta erregea iparraldera bidali beharko lituzkeen tropa guztiak ez dituela bidaliko esan du, azken froga bikain egin ez dugulako.
HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)
Saio honen ostean atera ditudan ondorioak hurrengoak izan dira:
- Nahiko ondo funtzionatzen du gamifikazioa. Gainera, gamifikatu den modua nahiko aproposa dela uste dut gaur egungo ikasleentzat, bideojoko baten barruan zaudela ematen duelako.
- Etorkizunean horrelako ariketak egiterakoan gurekin baino errazagoa izango litzatekeela uste dut. Distentzio jolasean adibidez, umeak lotsa gutxiago dute horrelako jolas bat egiteko.
- Beste umeekin arazoak dituzten umeentzako, interesgarria izango litzateke konfiantza jolasa egitea. Umeak zein ikaskiderekin arazoak dituen badakigu, ondo etorri dakioke jarduera hau pertsona horrekin egitea. Honen ondorioz, haien arazoak konpondu daitezke nire ustez.
GALDERAK AIREAN
Ez ditut.
Comentarios
Publicar un comentario