6. EGUNA (OTSAILAK 21)

6. EGUNA (OTSAILAK 21)

SAIOA


Saio hau klasean egin dugu. Bertan, lehenengo teoriarekin hasi gara eta honen ostean jarduera edo dinamika batzuk egin ditugu. Gorputz Adierazpena eta Komunikazioari buruzko kontzeptualizazioa, honen bilakaera historikoa eta komunikazio ez berbala ikusi dugu.


Ondoren, Gestalt dinamika egin dugu. Honetan pertsona bat hitz egiten egon da eta beste bat entzuten. Entzuten duena begiak itxita eta atentzioa jarri behar izan du. Honek hitz egiten duena, zein tonu erabiltzen duen, denbora, erritmoa, abiaduran… fijatu behar izan da. Ariketa honen bidez paralinguistika landu dugu.

Amaitzeko erregulazio emozionala landu dugu. Banakako dinamika izan da. Ikasle bakoitzak bere tokian zegoelarik begiak itxita, irakasleak esaten zuena egin behar zuen. Honek, gorputzeko atalak tentsioan jartzeko ariketak deskribatu ditu, gorputz osoa erlaxatzeko. Hori egin eta gero begiak pixkanaka pixkanaka ireki ditugu.

Resultado de imagen de ojos cerrados

HAUSNARKETAK (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak, etab.)

Gaurko klasea egokia iruditu zait baina power pointak ikusteko momentuan, denbora gehiago erabili beharko litzateke. Teoria azaltzerako orduan oso gainetik ikusi dugula uste dut eta kontzeptu batzuk azaltzen hasten zenean aurrekoak ulertzen jarraitzen nituen.

Etorkizunean Gorputz Adierazpena eta Komunikazio klase bat prestatu beharko banu, euskal dantzak lantzen hasiko nintzateke. Lehengo haietakoren bat dantzaren bat dakien galdetuko nuke. Horrela izango balitz bere laguntza kontuan izango nuke gainontzekoei irakasteko. Lehenengo dantza errezekin hasiko nintzateke eta saioak aurrera joan ahala zailagoak egingo nituzke.


Klase honen ostean konturatu naiz Gorputz Adierazpen eta Komunikazioaren barnean mota asko bereizten direla: antzerkia, soka saltoa, perkuzio korporala, ipuin motorra, itzalen antzerkia, dalcroze, inprobizazioa, dantzak, euskal dantzak, acrossport-a, dramatizazioa eta segni mossi besteak beste. Honetaz aparte, konturatu naiz historian zehar egon diren dantzak gizarte mailaren arabera (agintariek dantza mota bat eta herriak beste bat) desberdintzen zirela.


GALDERAK AIREAN

Ez ditut.

Comentarios

Entradas populares de este blog

14. SAIOA (MARTXOAK 11)

24. SAIOA (APIRILAK 8)

12. EGUNA (MARTXOAK 6)