7. EGUNA (OTSAILAK 21)

7. EGUNA (OTSAILAK 21)

SAIOA

Saio honetan, lehenengo Gorputz Adierazpena eta Komunikazioaren programazioa ikusi dugu. Gero, Ikasgai egun batzuetan zehar eramango duen dinamika azaldu du. Horretarako gamifikazioa erabili du irakasleak. Honetarako bideo bat ikusi dugu Juegos de Tronos-ri buruz. Classroom-en kontu bat ireki dugu eta Classcraft aplikazioa deskargatu dugu. Ikasleok taldeka jarri gara eta ikasle bakoitzak, aplikazioan bere pertsonaia sortu du.

https://www.youtube.com/watch?v=3LZlsEPECgc (Gamifikazioari buruzko bideoa)

https://alud.deusto.es/mod/url/view.php?id=436372 (Juego de tronosri buruzko bideoa)

Resultado de imagen de classroom aplicacionResultado de imagen de classcraft

HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)

Ondo iruditu zait landu beharreko edukiak modu ludiko baten bitartez egitea (gamifikazioa).

Etorkizunean nire ikasleekin egingo banu, gamifikazioa denok ulertzeko ahalegina egingo nuke. Gaur adibidez gaia ulertzea zaila egin zait, ez nuelako serie hori ikusi. Honen ondorioz pixka bat aspertu naiz.

Oso interesgarria iruditu zait gamifikazioaren kontu hau. Honen bitartez ekintzak modu aktiboan ikaste dute, eta ikasitakoa praktikara eramaten dute ikasleek. Honetaz aparte umeen arreta, gogoak eta motibazioa pizteko oso aproposa iruditzen zait.

Aurreko seihilekoan Jonekin klase praktiko bat prestatu behar izan genuen eta gamifikatu genuen. Esperientzia aberasgarria izan zen.


GALDERAK AIREAN

Ez ditut.

Comentarios

Entradas populares de este blog

14. SAIOA (MARTXOAK 11)

24. SAIOA (APIRILAK 8)

12. EGUNA (MARTXOAK 6)