4. EGUNA (OTSAILAK 18)

4. EGUNA (OTSAILAK 18)

SAIOA

Klase hau gimnasioan egin dugu. Kontzientzia eta erregulazio emozionala landu dugu. Terapia Gestalt-a korronte psikologiko bat da eta honekin kontzientzia lantzeko teknika ezberdinak egin ditugu. Hiru dinamika edo jolas egin ditugu:


  • "Darse cuenta" (Awaraness): dinamika honen barnean lau momentutan banatu da:

       .- Gimnasiotik mugitzen joan gara eta norbaitekin gurutzatzean agurtu behar izan dugu. Klasekidea agurtu ostean, agurrarekin nola sentitu garen (gustora bai ala ez, eroso edo deseroso egon garen, tentsioa sumatu dugun ala ez...) pentsatu behar izan dugu. Hau behin eta berriz errepikatu behar izan dugu.

      .- Hemen ere gimnasiotik mugitu behar izan gara eta irakasleak esan duenean, bikoteka jarri gara. Honetan, nire bikotekidearekin begietara begiratu behar izan gara.

    .- Honetan, aurrekoan egin dugun berdina egin dugu baina pertsonen artean distantzia gutxiago zegoen.

      .- Amaitzeko, irakasleak esandakoan, bikoteka jarri eta bata bestearen aurrean egonda, begiak itxi ditugu. Honetan, helburua kontaktu fisikoa izan da, ikasle bakoitzak begiak itxita izanda bere bikotekidea ukitu behar izan du.

Azken hiru ariketetan begiraleak egon dira, bikotekideak aztertzen. Egoera bakoitzaren ostean, borobilean klase osoa eseri gara eta hausnarketa egin dugu. Gainontzeko ikaskideei egoera bakoitzean sentitu duguna adierazi diegu. Irakasleak eroso edo deseroso egon garen galdetu digu eta zergaitik. Batzuk deseroso egon direnez denbora azkarrago igarotzeko trukuak azaldu dituzte (beste toki batera begiratzea, zerbaitetan pentsatzea...).

  • "Escucha activa": dinamika honetan bikoteka jarri gara. Bikotekide batek hiztuna izan da eta bestea entzulea. Hitz egin duena atentzioa jarri behar izan du eta besteari kontatu kanpoan (inguruko zarata, gertakizunak), barnean (gorputzak sentitzen duena) eta "intermedioan" (mundu abstraktua, pentsamendua) sentitzen duena. Bost minutu pasatu ondoren rol aldaketa egon da, hitz egiten zegoena entzule bihurtu da eta alderantziz. Bukatzean ikasle guztiak borobilean jesarri eta bakoitzak bizitakoa adierazi du. Azpimarratzekoa izan da pertsona gehienok kanpoko gauzatan jarri dugula atentzioa.

  • Arnasketa teknika (erregulazio teknika): jarduera hau arnasa kontrolatzean datza. Horretarako ziklo bat errepikatuko dugu: arnasa hartu, mantendu eta bota. Ziklo hau zenbat aldiz egin behar dugun pentsatu dugu eta hori egin dugu. Helburua ez da azkar egitea, baizik eta ondo egitea, lasaitzeko. Kontzentrazioa oso garrantzitsua izan da.
Resultado de imagen de arnasketa

HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsasioak, ondorioak etab.)

Saio honetan aldatuko nukeen gauza bakarra, lehenengo dinamikaren denbora da. Luzeegia egin zait eta honen ondorioz pixka bat aspertuta sentitu naiz. 



Saio hau etorkizunean nire umeekin aplikatuko nuke, egokia iruditzen zaidalako, baina, hausnarketa egiteko momentuan seguruaski nire laguntzaren bitartez expresatu beharko litzatekeela, askotan sentitzen dutena adierazteko zailtasunak izaten dituztelako, nire ustez. Galderen bitartez lagunduko nie.
Saio hau egin bitartean pentsatu dut, interesgarria izango litzatekeela LH-n egitea, baina hirugarren edo laugarren mailara arte soilik. Bosgarren eta seigarren mailako ikasleek geroz eta lotsa gehiago izaten dutelako eta horren ondorioz zailagoa izango litzateke honelako jarduerak haiekin egitea.

Gaur egun oraindik, bi mutilen arteko besarkadak edo musuak zerbait arraro bezala ikusten dute. Horregatik horrelako egoerak sortaraztea interesgarriak iruditzen zaizkit, umeak horrelako situazioei buruz pentsatzen dutena jakiteko eta hori lantzeko.
GALDERAK AIREAN
Ez ditut.

Comentarios

Entradas populares de este blog

14. SAIOA (MARTXOAK 11)

24. SAIOA (APIRILAK 8)

12. EGUNA (MARTXOAK 6)