26. SAIOA (APIRILAK11)
26. SAIOA (APIRILAK 11)
SAIOA
Gaurko saioa Unitate Didaktikoaren lana egiteko utzi digu irakasleak, baina lehenengo aspektu batzuei buruz hitz egin dugu:
- Bitakora koadernoa entregatzeko dataren aldaketa egin dugu. Azkenean Maiatzaren 2an entregatu beharko da.
- Talde bakoitzak koreografia, klasea aurrera eraman eta unitate didaktikoko lanak lantzeko aukeratutako bi gaiak finkatu ditugu.
- Ikasle bakoitzak ahozko defentsa zer egun eta zein ordutan aurkeztu behar duen finkatu du irakasleak.
HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)
Oso baliagarria iruditu zait irakasleak klasean lana egiteko denbora uztea. Nire ustez ondo aprobetxatu dugu klasean izandako denbora, izan ere, aukeratu ditugun gaiei buruzko informazioa bilatzen hasi gara marko teorikoan plasmatzeko.
Irakasleak bitakora koadernoaren entrega aurreratu duela esan duenean gainetik pisua kenduko balidate bezala sentitu naiz. Lan karga garrantzitsua kendu digu eta honi esker denbora gehiago izango dugu gainontzeko lanak prestatzeko. Ondorioz, espero dut beste lanetan gehiago esfortzatzea eta nota hobeagoa lortzea.
Comentarios
Publicar un comentario