24. SAIOA (APIRILAK 8)

24. SAIOA (APIRILAK 8)


SAIOA


Gaurko saioan froga finala egin dugu. Honetarako ikasle guztiak beltzez jantzita etorri gara. Irakasleak gymkhana moduko bat prestatu du "los salvajes" garaitzeko. Gymkhana horretan zehar, ikasgaian zehar landu ditugun gai ezberdinekin lotura duten jarduerak egin ditugu:

Resultado de imagen de gimcana
  • Itzalen antzerkia: 10 animali ezberdin egin behar izan ditugu itzalen bitartez.
  • Erritmo korporala: irakasleakabesti bat jarri du eta honetan oinarrituta gure gorputzarekin erritmo bat jarraitu behar izan dugu.
  • Acrossport-a: banaka, binaka, hirunaka, launaka, bosnaka eta seinakako figurak egin behar izan ditugu.
  • Soka-salto: denok soka saltoan haritu behar izan gara (bi soka normal eta bat gurutzatua zeuden).
  • Euskal dantzak: txulalai eta txapeloaz dantzatu ditugu.
  • Segni mossi: hiru pertsona begiak itxita zituztelarik eta hauetariko bakoitzak pintura pote batekin, zerbait margotu behar izan dugu gainontzekoek papera mugitu izan dugun bitartean.
  • Dalcroze: abesti desberdinak entzunda zapi batzuen laguntzarekin keinuak egiten joan gara musikaren arabera.
  • Inprobizazioa: guda heltzean, txarren aurka borrokatzen ari izan garela egin behar izan dugu imaginazioa erabiliz. Momentu honetan beste ikastetxe batekin topatu gara eta hauek gure aurkariak balira bezala egin dugu.
  • Bukatzeko museoaren ondoan dagoen gezurrezko armiarmaren azpian txapeloa eta txulalai euskal dantza dantzatu dugu.

Jarduera hauek guztiak gimnasioan, patioan eta Guggenheim ondoan egin ditugu. Froga finala gainditu egin dugu azkenean.


HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)

Gaurko saioa ikasgaiko saio dibertigarri, entretenigarri eta dinamikoena izan da niretzat. Saioan zehar jarduerak egiteko eman diren argibideak laburrak eta zehatzak izan dira. Saioan zehar poza sentitu dut gehien, ondo sentitu naiz jarduerak egiten. Oso garrantzitsua izan da nire ikaskideen jarrera, guztiok gogotsu parte hartu dugula uste dut. Askotan dinamikak oso onak izan daitezke, baina ikasleen jarrera egokia ez bada ezingo da ezer lortu. Gainera gure klasean Asier Oriberen presentzia dugu eta honek eragin handia du gugan, dinamizatzailearen papera hartzen du eta denok jolasean entzufatuta egotea lortzen du.

Etorkizunean horrelako saioak egitea gustoko litzaidake. Modu honetan ikasleek saioaren denbora gehiena jarduten daude eta era berean ikasgaian zehar landu dituzten gai ezberdinak errepasatzen dituzte. Honen ondorioz, jarduera egokiak aukeratuz gero ikasleen gustoko saioa izan daitekeela ere uste dut.

Comentarios

Entradas populares de este blog

14. SAIOA (MARTXOAK 11)

12. EGUNA (MARTXOAK 6)