25. SAIOA (APIRILAK 10)

25. SAIOA (APIRILAK 10)


SAIOA

Saio hau berezia izan da, sehilabetea amaitzeko egin behar diren lan guztien egitura eta datak finkatu ditugu:
  • Unitate didaktikoa (maiatzak 23)
  • Koreo lana (maiatzak 9)
  • Klasea aurrera eraman (maiatzak 8)
  • Ahozko defentza(maiatzak 27 eta 28)
  • Bitakora koadernoa (maiatzak 23)
Eta amaitzeko, lan guzti hauen datak finkatu ostean, irakasleak ikasgaian zehar egin ditugun saioen bideo bat jarri digu sorpresa moduan.



HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)

Saio honetan zehar pixka bat agobiatu naiz, denbora gutxian lan karga handia izango dugulako. Honen ildotik jarraituz, esan beharra dut ez zaidala ondo iruditzen lan guztiak amaierarako uztea. Sehilekoaren azken hilabetean azterletak, beste ikasgaietako lanen bat eta presentazioak izaten ditugu. Ez dut ulertzen nola ikasgai bateko lanen %80 azken hilabeterako bidaltzea. Honekin lortzen den gauza bakarra da ikasleak lanak azkar eta denborarik gabe egitea da.

Gaurko hausnarketarekin amaitzeko, esan behar dut ikasgaian zehar egin dituzten jardueren bideo bat jartzea motibagarria eta izugarrizko sorpresa izan daitekeela ikasleentzat. Hezkuntzan daraman urte guzti hauetan ez didate inoiz halakorik egin eta oso ondo sentitu naiz pantailan nire taldea ikusi dudanean.

Comentarios

Entradas populares de este blog

14. SAIOA (MARTXOAK 11)

24. SAIOA (APIRILAK 8)

12. EGUNA (MARTXOAK 6)