23. SAIOA (APIRILAK 4)

23. SAIOA (APIRILAK 4)


SAIOA

Saio honen hasieran ikasturtea amaitzeko plangintza errepasatu dugu. Honekin batera, sehilekoan zehar landu ditugun edukien errepaso moduko bat egin dugu. Horretarako irakasleak hiruko taldeak egin ditu. Irakasleak hirukote bakoitzari ikasturtean landutako gai bat izendatu dio eta tokatu zaigun gai hori jakinda hurrengo bi taulak bete ditugu.



ERRITMO KORPORALA
KONPETENTZIAK
ONDORIOAK
BESTE EZAUGARRIAK
ONDORIOAK
Komunikatzeko konpetentzia
Bai, taldekako koreografietan.  Koltxonetaren koreografia
Emozioak
Bai, lotsa, poza… sentitu genuen.
Onarpena. Gainontzeko ikasleekin konfiantza landu.
Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
Koreografia sortzeko inprobisazioa behar da eta honetarako azkar pentsatu.
Sormena
Koreografia sortzeko ezinbestekoa
Elkarbizitzarako konpetentzia
Kooperazioan eta lankidetzan aritu behar izan gara, adibidez koltxonetaren koreografia egiteko edo binakako koreografia egiteko (binaka jarrita talde osoak koreografia bat asmatu behar izan zuen).
Hitz Gabeko Komunikazioa
Teniseko pilotekin, binaka egin genuen koreografia beste bideo batean oinarrituta. Honetan hitz gabeko komunikazioa garrantzitsua zen.
Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia
Koreografia sortzeko gogoa eta sormena izatea
Talde Kohesioa
Bai, erabakiak hartzea eta besteen proposamenak onartzea.
Izaten ikasteko konpetentzia
Besteen ideiak eta proposamenak errespetatu, eguneroko bizimoduan gizartean egin behar den moduan.
Ikasketa Kooperatiboa
Taldekako jarduerak egitea.


Ikasketa Aktiboa
Bai, jarduerak egin.
Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
Ez
Ikasketa Esanguratzua
Bai, hauetan parte hartzean zure eskema mentaletan txertatuta geratzen dira, eta denbora pasatu ostean hauetaz ondo gogoratzen gara.
Matematikarako konpetentzia
Bai, pausuen zenbaketa
Motibagarria
Pertsonaren arabera.
Zientziarako konpetentzia
EZ
Hezkidetza
ez
Teknologiarako konpetentzia
Bai, musika eta bideoak jartzerakoan
Interdisziplinarra
Bai, ingeleseko abestiak adibidez.
Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia
Bai, kideen proposamena errespetatzea

Metodologiak
Arazo egoerak ezarri dizkigu irakasleak garatu beharreko edukiak lantzeko.
Arterako konpetentzia
Bai, sormena lantzea koreografiak lortzeko
Arlo motorra:
Erresisentzia/indarra/abiadura
Malgutasuna/Koordinazioa/Oreka
Koordinazioa ezinbestekoa da erritmo korporalerako. Malgutasuna eta oreka ez dira ezinbestekoak baina momentuaren arabera baliagarriak izan daitezke.
Konpetentzia motorra
Bai, jarduera guztietan
Arlo Psiko-sozioala
Talde lanak edo jarduerak burutzerakoan, elkarren arteko komunikazioaren bidez egitekoa kohesionatzerakoan, kideen ezaugarri bereizgarriak kontuan eduki behar izan ditugu, horiek errespetatu, eta horiekin lan egiteko gure izaera egokitu.
Beste batzuk:


Oinarrizko zeharkako KonpetentziakDiziplina barruko oinarrizko konpetentziakBeste ezaugarriak
GAIAKKomunikatzeko Ikasten eta pentsatzen ikasteko Elkarbizitzarako Ekimenerako eta ekiteko espiriturako Izaten ikasteko Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako Matematikarako Zientziarako Teknologiarako Gizarterako eta herritartasuneraArterako MotorraEmozioakSormenaHitz Gabeko KomunikazioaTalde KohesioaIkasketa kooperatiboaIkasketa EsanguratzuaMotibagarriaHezkidetzaInterdisziplinarraMetodologiakArlo MotorraArlo Psiko-soziala
Jolasakccc
Itzalen Antzerkiacc
Erritmo Korporala
Acrossport-a
Soka-salto
Euskal Dantzak
Ipuin Motorra
Segni Mossi
Dalcroze
Inprobizazioa
Gamifikazioa
Zenbat landu edukia
Inoiz /iaia ezer ez
Nahikotxo
Asko
Pilo bat / beti


Amaitzeko, zaindariaren bideo bat jarri, hurrengo astelehenean froga finala egingo dugula adierazi eta honetarako arropa beltza ekarri beharko dugula esan du.


HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.)

Saio honi buruzko hausnarketa laburra da. Zerbait esatekotan, hirukoteak egin dituen momentuan pixka bat deseroso sentitu naiz nirea ez den talde batean jartzea tokatu zaidalako, baina jarduera egin ostean ondo egon naizela haitortu behar dut. Ondorioz, ohiko taldea ez den beste ikaskide batzuekin ere ondo lan egiten dudala ikusi dut saio honetan.

Interesgarria iruditzen zait ikasgaian zehar landu ditugun gaiak errepasatzea, eta egindako jarduerak gogoratzea, honi esker ikasitakoa eskema mentaletan finkatzea lortzen baita.


Comentarios

Entradas populares de este blog

14. SAIOA (MARTXOAK 11)

24. SAIOA (APIRILAK 8)

12. EGUNA (MARTXOAK 6)