0. SAIOA (OTSAILAK 4)
0. SAIOA (OTSAILAK 4) SAIOA HASTERA GOAAAZ!! Kaixo danoi, Jon Padura Zubizarreta naiz LH3-ko ikaslea. Blog honen bitartez Gorputz Adierazpena eta Komunikazioa (GAK) ikasgaiaren saio ezberdinetan egingo ditugun jarduerak idatziko ditut. Saio hauek gehienbat teoriko-praktikoak izango dira. Astean behin saio "teorikoa" izango dugu eta beste bi egunetan praktikoak. Saio bakoitzaren ostean nire ekarpenak edo saioari buruzko hausnarketa egingo dut. Espero dut zuen gustokoa izatea. HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.) Ikasgaiaren lehengo saio hau egokia iruditu zitzaidan, baina espazioa ez zitzaidan aproposa iruditu. Irakasleak ematen zuen informazioa jasotzeko deserosoa zela gogoratzen dut. Hau kenduta, irakaslearen partetik jasotako informazioa beharrezkoa izan zela uste dut (lanen entrega datak, ikasgai ebaluatzeko modua, ikasgaiaren dinamika...). Ikasleei ikasgaiaren dinamika azaltzea beharrezkoa iruditzen zait, modu...