Entradas

0. SAIOA (OTSAILAK 4)

Imagen
0. SAIOA (OTSAILAK 4) SAIOA HASTERA GOAAAZ!! Kaixo danoi, Jon Padura Zubizarreta naiz LH3-ko ikaslea.  Blog honen bitartez Gorputz Adierazpena eta Komunikazioa (GAK) ikasgaiaren saio ezberdinetan egingo ditugun jarduerak idatziko ditut. Saio hauek gehienbat teoriko-praktikoak izango dira. Astean behin saio "teorikoa" izango dugu eta beste bi egunetan praktikoak. Saio bakoitzaren ostean nire ekarpenak edo saioari buruzko hausnarketa egingo dut. Espero dut zuen gustokoa izatea. HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.) Ikasgaiaren lehengo saio hau egokia iruditu zitzaidan, baina espazioa ez zitzaidan aproposa iruditu. Irakasleak ematen zuen informazioa jasotzeko deserosoa zela gogoratzen dut. Hau kenduta, irakaslearen partetik jasotako informazioa beharrezkoa izan zela uste dut (lanen entrega datak, ikasgai ebaluatzeko modua, ikasgaiaren dinamika...). Ikasleei ikasgaiaren dinamika azaltzea beharrezkoa iruditzen zait, modu...

26. SAIOA (APIRILAK11)

Imagen
26. SAIOA (APIRILAK 11) SAIOA Gaurko saioa Unitate Didaktikoaren lana egiteko utzi digu irakasleak, baina lehenengo aspektu batzuei buruz hitz egin dugu: Bitakora koadernoa entregatzeko dataren aldaketa egin dugu. Azkenean Maiatzaren 2an entregatu beharko da. Talde bakoitzak koreografia, klasea aurrera eraman eta unitate didaktikoko lanak lantzeko aukeratutako bi gaiak finkatu ditugu. Ikasle bakoitzak ahozko defentsa zer egun eta zein ordutan aurkeztu behar duen finkatu du irakasleak. HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.) Oso baliagarria iruditu zait irakasleak klasean lana egiteko denbora uztea. Nire ustez ondo aprobetxatu dugu klasean izandako denbora, izan ere, aukeratu ditugun gaiei buruzko informazioa bilatzen hasi gara marko teorikoan plasmatzeko. Irakasleak bitakora koadernoaren entrega aurreratu duela esan duenean gainetik pisua kenduko balidate bezala sentitu naiz. Lan karga garrantzitsua kendu digu eta honi esker de...

25. SAIOA (APIRILAK 10)

25. SAIOA (APIRILAK 10) SAIOA Saio hau berezia izan da, sehilabetea amaitzeko egin behar diren lan guztien egitura eta datak finkatu ditugu: Unitate didaktikoa (maiatzak 23) Koreo lana (maiatzak 9) Klasea aurrera eraman (maiatzak 8) Ahozko defentza(maiatzak 27 eta 28) Bitakora koadernoa (maiatzak 23) Eta amaitzeko, lan guzti hauen datak finkatu ostean, irakasleak ikasgaian zehar egin ditugun saioen bideo bat jarri digu sorpresa moduan. HAUSNARKETA (saioaren aplikazioa, sentsazioak, ondorioak etab.) Saio honetan zehar pixka bat agobiatu naiz, denbora gutxian lan karga handia izango dugulako. Honen ildotik jarraituz, esan beharra dut ez zaidala ondo iruditzen lan guztiak amaierarako uztea. Sehilekoaren azken hilabetean azterletak, beste ikasgaietako lanen bat eta presentazioak izaten ditugu. Ez dut ulertzen nola ikasgai bateko lanen %80 azken hilabeterako bidaltzea. Honekin lortzen den gauza bakarra da ikasleak lanak azkar eta denborarik gabe egitea d...

24. SAIOA (APIRILAK 8)

Imagen
24. SAIOA (APIRILAK 8) SAIOA Gaurko saioan froga finala egin dugu. Honetarako ikasle guztiak beltzez jantzita etorri gara. Irakasleak  gymkhana moduko bat prestatu du "los salvajes" garaitzeko. Gymkhana horretan zehar, ikasgaian zehar landu ditugun gai ezberdinekin lotura duten jarduerak egin ditugu: Itzalen antzerkia: 10 animali ezberdin egin behar izan ditugu itzalen bitartez. Erritmo korporala: irakasleakabesti bat jarri du eta honetan oinarrituta gure gorputzarekin erritmo bat jarraitu behar izan dugu. Acrossport-a: banaka, binaka, hirunaka, launaka, bosnaka eta seinakako figurak egin behar izan ditugu. Soka-salto: denok soka saltoan haritu behar izan gara (bi soka normal eta bat gurutzatua zeuden). Euskal dantzak: txulalai eta txapeloaz dantzatu ditugu. Segni mossi: hiru pertsona begiak itxita zituztelarik eta hauetariko bakoitzak pintura pote batekin, zerbait margotu behar izan dugu gainontzekoek papera mugitu izan dugun bitartean. Dalcroze: ab...

23. SAIOA (APIRILAK 4)

23. SAIOA (APIRILAK 4) SAIOA Saio honen hasieran ikasturtea amaitzeko plangintza errepasatu dugu. Honekin batera, sehilekoan zehar landu ditugun edukien errepaso moduko bat egin dugu. Horretarako irakasleak hiruko taldeak egin ditu. Irakasleak hirukote bakoitzari ikasturtean landutako gai bat izendatu dio eta tokatu zaigun gai hori jakinda hurrengo bi taulak bete ditugu. ERRITMO KORPORALA KONPETENTZIAK ONDORIOAK BESTE EZAUGARRIAK ONDORIOAK Komunikatzeko konpetentzia Bai, taldekako koreografietan.  Koltxonetaren koreografia Emozioak Bai, lotsa, poza… sentitu genuen. Onarpena. Gainontzeko ikasleekin konfiantza landu. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia Koreografia sortzeko inprobisazioa behar da eta honetarako azkar pentsatu. Sormena Koreografia sortzeko ezinbestekoa Elkarbizitzarako konpetentzia Kooperazioan eta lankidetzan aritu behar izan gara, adibidez koltxonetaren koreografia egiteko edo binakako koreografia egiteko (bin...